“Basoko sarrerak” seriea

Serie honetan baso anitz ikusi ditzakegu. Lehenengo etapa batean, sute baten ondorioak jasan dituzten basoak ageri dira. Oso koadro beltzak eta grisak dira, giro ilunekoak, baina argi zuri bat sartzen da guztietan.

Bigarren etapa batean, aldiz, koloreez janzten hasiak dira basoak, eta kasu hauetan ere argia da protagonista.

Bi kasuetan, momentu txarretan ere badela esperantza argi bat islatu nahi dut. Egoera korapilatsu eta zailenen ondoren ere bai.

Koadro guztietan mihisetik gailentzen den ehundura erabili dut, irudiari errealismoa emateko asmoz.