Biografia

1983an jaio nintzen Donostian. Ezaguera dudanetik, marrazketa eta pintura izan dira nire pasioak. 2007an ARTE EDERRETAN lizentziatu nintzen EHUn, promozioko espediente onenarekin. Ikasten nebilela, hainbat beka jaso nituen, eta, horiei esker, Florentzia edo Madrilen egonaldiak egin nituen. Beka horietako bati esker Ondasun Kulturalei buruzko Graduondoko Ofizial Masterra burutu nuen Madrilgo Konplutense Unibertsitatean.

Ikasketak amaitu nituenean bi fazeta uztartu nituen: batetik irakasle ibili nintzen, zentro desberdinetan pintura klaseak emanez, eta, bestetik, margolari ibilbidea ere jorratu nuen, erakusketak eginez Donostian, Bilbon, Irunean, Madrilen edo Parisen.

Gaur egun Donostian bizi naiz eta bertan dut nire pintura akademia, “Mihise” deiturikoa. Oraindik ere bi fazetak uztartzen jarraitzen dut: pintura klaseak eta obren sortzea.