Encargos

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

“Olatuen bestealdean” seriea

” Ezagutzen dugun mundua bestelakoa da itsasotik ikusita.

Leku bera, egoera bera erabat ezberdina izan daiteke ikuspegiaren arabera.”

“Gitarrak” seriea

Obra bakoitzak andutako gitarra elektrikoaren modeloaren izena darama.

Orain arte bezala, inspirazio kubista eta teknika mistoa oinarri hartu dut, baina orain arte ez bezala, gaurkotasunarekin loturiko egunkari eta aldizkari zatiak erabili ditut, gizartean dauden desberdintasunak islatzeko.

Nire helburua egungo munduaren inkoherentziari buruzko ikuspegi kritikoa ematea da, esaterako, munduaren alde onean ala txarrean jaiotzeak ekar ditzakeen desberdintasunen inguruan: horrek pertsona batek maila guztietan baliabide falta izatea dakar, batik bat, hezkuntza mailakoak, eta beste pertsona batzuk, aldiz, gai hutsaletan bizi gara, fisikoarekiko gehiegizko kezka, kasu.

“Bodegoi kubistak” seriea

Serie honetan kubismoan inspiratutako obrak aurkitu ditzakegu; perspektiba anitza erabiltzen da eta collage teknika ere bai. Horretarako 1927 urteko aldizkari bateko ebakinak erabiltzen dira, sasoi hartako emakumeei bideratutako aldizkaria, non hain gaurko kontuak ikus daitezkeen.

Antzinako gizarteak emakumeari egiten zizkion eskaerak amatasunari, edertasunari etabar, gaur eguneko gizartean ere badaude.

“Basoko sarrerak” seriea

Serie honetan baso anitz ikusi ditzakegu. Lehenengo etapa batean, sute baten ondorioak jasan dituzten basoak ageri dira. Oso koadro beltzak eta grisak dira, giro ilunekoak, baina argi zuri bat sartzen da guztietan.

Bigarren etapa batean, aldiz, koloreez janzten hasiak dira basoak, eta kasu hauetan ere argia da protagonista.

Bi kasuetan, momentu txarretan ere badela esperantza argi bat islatu nahi dut. Egoera korapilatsu eta zailenen ondoren ere bai.

Koadro guztietan mihisetik gailentzen den ehundura erabili dut, irudiari errealismoa emateko asmoz.

Hello world!

Welcome to WordPress. This is your first post. Edit or delete it, then start writing!