“Bodegoi kubistak” seriea landu eta gero sortu nuen beste serie hau, gai konplexuagoak lantzeko saiakeran.
Perspektiba anizkuna hiri paisaian erabiltzean, ordea, oso irudi inkoherentea osatzen zen, eta modu berritzaile bati ekin nion, gainjarritako planoak erabiliz, horiek saturatzen, beste batzuk itxuragabetzen edo eguneko ordu desberdinak marrazten.